Klasikoa
Nola jokatu
Piezak zenbaki + eragile + zenbaki moduan erortzen dira. Begiratu uneko helburua eta lotu zenbakiak eta eragileak eragiketa zuzena osatzeko.
Moduak
Zer dakar
Espainiako lau hizkuntza ofizialetan eta ingelesez.
Nabigatzailean joka dezakezu, edo instalatu eskuraago izateko.
Instalatzen baduzu, konexiorik gabe joka dezakezu. Estaldurarik gabeko itxaron-geletarako primeran.
Teklatuarekin, saguarekin, mugikorreko ukipen-pantailarekin edo baita agintearekin ere joka dezakezu.
Lorpenak eta estatistika pila bat daude, zure buruari koska egiteko.
Eguneroko erronkarik, jakinarazpenik eta konturik gabe. Zuk jokatzen duzu, zure gailuan. Betiko moduan.
Lehen hezkuntzatik unibertsitatera, intentsitatea handituz. Hara iristea lortzen baduzu, hortik aurrera abiadura igotzen joango da gehiago ezin duzun arte.
Istorioa
Asteburu bateko prototipoa, 16 urte tiraderan eta hilabete eta erdi bukatzeko.
Post-mortem
Jokatu
Erregistrorik gabe, instalatu beharrik gabe eta burua berotzeko partida laburrekin.